
Esther Garcia, alumna de Hnos. Larrinaga, y la profesora Verónica Franco, junto a la Consejera de Educación Cristina Uriarte y Ramón Martinez, Director de Formación y Aprendizaje.
Cristina Uriarte, consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura ha recibido esta tarde al grupo de alumnos y a alumnas de Formación Profesional que los pasados 6, 7 y 8 de mayo representaron a Euskadi en los campeonatos Skills 2015 celebrados en Madrid.

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak harrera egin die gaur arratsaldez, joan zen maiatzaren 6,7 eta 8an Madrilen burutu ziren Skills 2015 txapelketan parte hartu zuten Lanbide Heziketako euskal ikasleei. Skills txapelketak WorldSkills International eta WorldSkills Europe elkarteek antolatzen dituzte. Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduriko trebezia-lehiaketa hauek, ikasketa mota horien dibulgaziorako tresna baliagarria dira. Baina gainera, txapelketa hauek ikasle, irakasle eta enpresentzako pizgarri ere izan nahi dute, eta aldi berean sektore produktiboen kalitateaz eta berrikuntzaz debatea sortarazteko foroa.
Sailburuak, ziurtagiriak banatu eta zorionak eman dizkie ikasle guztiei, eta domina horiek euskal Lanbide Heziketaren emaitza onen erakusle direla azaldu du, gazteekin izan duen solasaldian. “Gure izen ona behar den mailan jarri duzue”, azpimarratu du. Irakasleak ere mintzagai izan ditu Cristina Uriartek, eta hauek egin duten lana goraipatu du.
Esther Garciak, Hnos. Larrinagaren ikaslea eta ileapainketa mailan Euskadi ordezkatu duen pertsonak, zoriontzu jazo du bere zihurtagiria.