Eusko Jaurlaritzaren Erdi Mailako /2. hezkuntza heziketa zikloa + Erresuma Batuko Goi Mailako / 3. Hezkuntza NVQ Ofiziala
Ileapainketaren HL titulazio bikoitza gaur egungo ile-apainketa sektore eskaeraren erantzuna da. 2 titulazio ofizialak, 2 urteko iraunpenean.
Alde batetik, Eusko Jaurlaritzaren Erdi-Mailako-2. Hezkuntza titulua lortuko duzu: “Estetika eta Edergintza”. Eusko Jaurlaritzak DIRULAGUNDUTAKO Titulazio hau, estetikaren oinarriak ezartzeko bikaina da.
Beste aldetik, Erresuma Batuko Gobernuak baimendutako Goi Mailako- 3.Hezkuntza titulu ofiziala: “Beauty Therapist Official National Vocation Qualification Level 3” lortuko duzu. Titulu hau, oinarriak menperatuak izanda, sektorearen teknika eta ezagutza aurreratuetan sakontzen du, gaur egungo lanerako munduari aurre egiteko prest egon zaitezan.
Titulazio biak, norbere Gobernuak baimenduak, Europan eta hainbat munduko herrialdetan aitortzen dira ofizialki.
Irudi Pertsonalaren heziketaren munduan ia mende erdi bat bizi ondoren, Hnos. Larrinaga Titulazio Bikoitzaren eredua sortzeko gai izan da. Honen helbururik nagusiena, ikaslearen prestakuntza erreala da, estetikaren lan munduari egokituta.
Lehendabizi, Eusko Jaurlaritzaren Erdi-Mailako-2. Hezkuntzaren moduluekin hasiko zara. Oinarriak ikasitakoan, Erresuma Batuko Gobernuak baimendutako Goi Mailako- 3.Hezkuntzaren moduluekin jarraituko dozu, goi mailako teknikak menperatzen hasteko.

Ikasketa minimoak (Honetako edozein):